Herritarren partaidetza

Entzun nahi dizugu!

Zumaiako mugikortasun sistema irisgarriagoa, seguruagoa eta inklusiboagoa diseinatzen lagundu nahi baduzu, bi gune prestatu ditugu Mugikortasun Planaren diseinuan parte har dezazun: inkesta bete dezakezu eta, gainera, ekainaren 11n izango den herritarren parte-hartze tailerrean parte hartu. Eman izena!

Parte hartu!

Partaidetza-erregistroa

Diagnostiko parte hartzailea egin ondoren, bertan identifikatutako ahuleziak, indarguneak, aukerak eta mehatxuak kontuan hartuta, pertsonengan oinarritutako mugikortasun-eredu bat planifikatzen duen ekintza plana osatu dugu.

Ekainaren 11n egingo den Zumaiako Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planeko ekintzen aurkezpen eta leheneste saioan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau:

Identifikazio-inkesta

Egin klik inkestaren estekan zure esperientziak, beharrak eta udalerriko mugikortasunari buruzko balorazio orokorra partekatzeko. Galdetegia hilabetez egongo da eskuragarri.

Hurrengo ekitaldiak

Lehenengo partaidetza tailerra

  • Eguna: Ekainak 11
  • Lekua: Oxford aretoa (Alondegia Kultur Etxea)
  • Ordua: 18:30etan
  • Gaia: Zumaiako Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana osatuko duten ekintzak aurkeztu eta lehenestea.
  • Inskripzioa: Ezinbestekoa da goian dagoen partaidetza-erregistroan izena ematea.